> Aniztasunean Elkarguneak
Aniztasuna errealitatea da, ñabardura askoko errealitate aberasgarria. Maiz, ordea, aurreiritzietan eta diskriminazioan oinarrituta bizitzen dugu. Kalean elkar gurutzatzen dugu eta ez dugu elkar begiratzen; agian guneak eta ibilbideak partekatzen ditugu, baina ordutegi, lagun, plan, kezka eta aukera ezberdinekin. Halere, ziurrenik gauza asko izango ditugu komunean. Topaketa, pertsonen arteko hurbilketa zuzena, harridura eta irrifarra aurreiritzi horiek gainditzeko lehenengo osagaiak dira; ezberdintasunak eta ibilbideak aitortzeko, desberdinkeriak ezbaian jartzeko eta bizikidetzarako.
Guk ekintza hau egin genun azaroak 29an, ta zuk?
Ekintza zure inguruan egiteko asmoa baduzu, hemen duzu material didaktikoa.