ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze Kultur Elkarteak, Zabalduz Kooperatibako Batzen proiektua eta Sorginlore Gizarte Elkarteak aliantzan bultzatu dugun proiektua da. EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketa zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinek kolaboratzen dute gurekin.
Multieragile proposamen honen helburua Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erreztea da. Horretarako, gizartean, komunitatean eta kulturan parte hartzea sustatzen duten testuinguruak sortuko ditugu. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatuko ditugu.
Parte-hartzea funtsezko elementu bat da. Gazteekin oinarrizko gaitasun soziolaboralak eta errotze soziokulturala garatuko dugu, baita ekosistemarekiko elkarelikatzea ere. Era berean, eragileen parte-hartzeak enplegu-aukerak sustatzea ahalbidetuko du.
Ikuspegi prebentiboa, sistemikoa eta generokoa duen proposamena da, eta euskararen sustapena eta jasangarritasuna barne hartzen dituena.
PARTE-HARTZAILEAK
- Hasierako Lanbide Heziketan dauden gazteak.
- Lanbide Heziketa zentroen komunitateak (eragile komunitario / herrikoak).
- Emakume gazteak: Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuetan, helduentzako ikastetxeetan eta GFAren babes-emantzipazio sisteman daudenak.
- Eragile estrategikoak: administrazio publikoa, enpresa pribatuak, eragile antolatuak…
gazteekinbat!: pedagogia feministen bitartez, Gipuzkoako HLH publikoko zentroetako gazteen parte-hartze soziopolitikoa sustatzeaz gain, sinergiak sortuko ditugu tokiko ekosistemen eta zentroen artean. Irakasleak eta ikasleak prestatuko ditugu parte-hartze komunitarioan eta gaitasun soziokulturaletan, diagnostiko komunitario bat egin dezaten. Azkenik, ikasleek eta komunitateko eragileek, irakasleen laguntzarekin, ekintza bateratua antolatuko dute, identifikatutako lehentasun bati erantzuteko. Esperientziak sozializatuko ditugu, metodologia prototipatuko dugu eta beste zentroetan eskalatuko dugu ere bai.
emakumeekinbat!: emakume gazteek ahalduntzeko eta laneratzeko tresnak garatuko dituzte, teknika artistikoetan oinarritutako introspekzio sortzaile prozesu baten bitartez. Hiru emakume-talde bultzatuko ditugu, lehenenegoa GFAren babes-emantzipazio sistemari lotutako partaideak izango dira, bigarrena Helduentzako Hezkuntza Ikastetxe ikasleak, eta hirugarrena Erdi Mailako Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatutako emakumeak. Hainbat lan-saio ondoren, prozesua ikustarazteko ekintza bat egingo dugu. Proiektua berdintasuneko teknikariekin eta eragile feministekin sozializatuko dugu
eragileekinbat!: desabantaila egoeran dauden gazteak emantzipatzeko ezagutzak sozializatuko ditugu. Horretarako, enpleguaren bidez helduarora igarotzeko baliabideen gida eleaniztuna egingo dugu. Lanbide Heziketa zentroei, enpresei, administrazio publikoari, gizarte entitateei eta GAZTEekin bat zein EMAKUMEekin bat-eko parte-hartzaileei gidaren sorreran parte hartzeko aukera eta formakuntza emango diegu.
Beterri-Buruntzaldean eta Oarsoaldean, zein Gipuzkoan, dauden enplegagarritasunerako eragile estrategikoen mapa kontsulta dezakezu.
Etengabe eraldatzen ari den materiala da, eta Zabalduz Kooperatiba - Sistema Batzenekin lankidetzan egindakoa.
Honi esker, desabantaila-egoeran dauden profilentzat bideratutako baliabideen inguruko informazioa eskuratzea apur bat errazagoa izango da.
Finantzatzailea: Eskubidez Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzarako Erakundeen Foroa.
Babesleak: