Emakumeok* kultura (Ber)Eratzen Komunikazio Feministaren Ikuspegitik
Komunikazioa gertaera kultural gisa, pertsonak garen heinean hautemateko, ulertzeko, imajinatzeko eta jarduteko dugun moduekin lotuta dago. Berbaldiak, irudiak eta esanahiak ekoizteko prozesu soziala da eta honetan irudikapen sozial nagusiak gailentzeko joera izaten dute.
Zentzu honetan, azken urtean burututako hainbat ekimenek1 matxismoa gure kulturan oso errotuta dagoela berretsi digute eta baita komunikazioaren eremu guztiak zeharkatzen dituela ere, komunikazioa
aldi berean sistema heteropatriarkalaren isla eta elikadura bilakatzen delarik. Hala eta guztiz ere, eraldaketa martxan dagoela egiaztatzera ere eraman gaituzte. Emakume askok matxinatu eta hainbat
modutan parte hartzen dutela agerikoa da, benekotasuna, ahizpatasuna eta eraikuntza kolektiboa komunikazio feminista sortzeko indar osagaiak direla ere bai.
Hemen partekatzen ditugun infografiek prozesu honen ikasketa eta ondorio batzuk biltzen dituzte. Alde batetik, emakume izatea adierazten duten estereotipo batzuk laburbiltzen ditugu, eta baita normalitate horren desbideraketak direnak ere. Parte-hartu duten emakumeek euren bizitzan aurre egin behar izan dieten estereotipo hauek anitz eta konbinagarriak dira.
Bestalde, eguneroko eta pertsonen arteko komunikazioan matxismoak antzematen direnean, pertsona, une eta testuinguru bakoitzaren arabera erabil daitezkeen erantzun posibleak azaltzen ditugu. Erantzun pertsonalak dira baina espazio kolektiboen konplizitatea eta garrantzia nabarmentzen dute.
Azkenik, sormen lanaren eta komunikazioaren alorretan aktiboak diren emakumeek beren ikuspegi feministatik komunikazioaren eraldaketan eragin dezaketen modu batzuk biltzen ditugu.
EMAKUMEOK* KULTURA (BER)ERATZEN KOMUNIKAZIO FEMINISTAREN IKUSPEGITIK - Infografiak
1 Honako ekimenetan oinarritatutako infografiak: Vivencias de comunicación machista. Estrategias de resistencia y transformación ikerketa parte-hartzailea eta Umoretik, artibismotik eta testugintzatik Komunikazioa feminismotik eraldatzen mahai-ingurua. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Komunikazio Herrikoia Feminista: emakumeen eskubideak sustatzeko tokiko kultur gakoak proposatuz proiektuaren barne.