FORMAZIOA – Komunikazio Feminista

Komunikazio-arau, -eduki eta -estilo nagusiak matxismoaren eraginpean daude. Baina komunikazioak femeninoaren eta maskulinoaren inguruko iruditegi sozialak indartzen dituen neurri berean, funtsezko eginkizuna izan lezake diskriminazioak eta desberdinkeriak gainditzeko.

Horretarako, ezinbestekoa da geure burua prestatzea, desikastea, gure eta beste pertsonen abiapuntuaz zein komunikazioaren eraginaz ohartzea, diskriminazio-egoerak eta jarraibideak identifikatzea, eta tresnak eta mekanismoak sortzea gure iritzia emateko, taldean lan egiteko, aniztasunean elkarrekin aritzeko, parte hartzeko, zabaltzeko, etab. parte-hartzaile guztiak seguru, errespetatuta eta motibatuta sentituz.

Sorginloretik Komunikazio Feministako formazioak egiten ditugu, komunikazio idatziaren, ahozkoaren, hitzik gabekoaren eta irudien eremuak landuz. Formazio hauek iraupen desberdina izan dezakete, eta talde bakoitzaren errealitatera eta egoerara egokitzen dira. Zure talde edo erakundearentzat interesgarria izan daitekeela uste baduzu, jarri gurekin harremanetan.