Sorginlore, sorginen lorea; sorginak: sorkuntza, osabide, askatasuna (izateko, pentsatzeko, adierazteko) eta ahizpatasuna batzen duten emakumeak; sortu eta ekin aditzak batzen dituen hitza; sorginlorea: haziak airean zabaltzen dituen lorea, partekatzeko, mugak gainditzen  elkarren ulermena eraikitzeko eraldatzen den lorea. Esanahi hauek guztiak daude Sorginlore Gizarte Elkartearen baitan.

Erakunde, auzo, herri edo hiri, enpresa eta mugimenduen prozesu eraldatzaileak lagundu eta horien parte izan nahi dugu; bizitzako eta elkartasuneko etikatik abiatuz elkarbizitza eta gobernantzako praktikak eraiki nahi dituzten erakundeak;  pertsonetatik abiatuz, bakoitzaren aniztasunak aintzat hartuz, ekitatiboak, jasangarriak eta beraien errealitate eta testuingurura egokituak.

ESPERIENTZIA, KONPROMISOA eta ZAINTZA

sorginlore

Assumpta Ayerdi Olaizola / Maider Sagredo Escudero / Zaira García Dafonte

info@sorginlore.eus | maider@sorginlore.eus | zaira@sorginlore.eus

Norbanako eta profesional gisa eskarmentu handiko emakumeek osatzen dugun ekipoa gara, hainbat arlotako prozesu eta proiektuetan ibilbide luzea duguna (komunitario eta tokiko garapena, hezkuntza, lankidetza, gizarte zientziak…) eta eragile ezberdinekin lankidetzan ( administrazio publikoa, unibertsitatea, enpresa, mugimendu sozialak … ) tokiko eta nazioarteko mailan.

Etengabeko ikaskuntzan murgilduta gauden emakumeak gara, eta nahi batek elkartu gaitu: erronka kolektiboei aurre egiteko dugun eskarmentua besteen eskura jartzea, lagungarri gerta dakielakoan.

"Konfiantza, zaintza eta parte hartze kolektiboen espazioak sortzen ditugu, konpromiso profesionala eta soziala gure lan egiteko eraren ikurrak izanik."