Ibilbidea
Aniztasuna, Berdintasuna eta Partaidetza lantzen
Aniztasuna, Berdintasuna eta Partaidetza, lantzen prozesua martxan jarri dugu Kutxa kultur lan taldearekin. Zer landuko dugu landuko dugu: ABIAPUNTUA — FORMAZIOA — BIDELAGUN SAIOAK — TRESNAK PRAKTIKOAK Prozesu bakoitza egokitzen da taldeare nahietara, beharretara eta momentuko textuingurura . Nahi baduzue horrelako prozesu bat martxan jarri zuen taldeetan jarri gurekin harremanetan: info@sorginlore.eus
Gehiago irakurri...Emakumeen Indarra-Hernani
Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-ko eta Hernaniko AEK-ko ikasleekin eta AMHER-ko Emakumeen Taldeko kideekin batera Emakumeen Indarrari buruz hausnartu eta partekatu dugu hainbat tailerretan. Irudiaren bidez eta Nagore Legarretaren eskutik indarraren gure irudikapena aztertu dugu baita ere. Lan horren fruituak dira orain aurkezten ditugun bideo eta koadernoa. Hauen bidez, emakumeen indarra aitortu eta bere lekua eman…
Gehiago irakurri...Partaidetza Komunitarioa
Elkarlanean Adsis Fundazioarekin martxan jarri gara Partaidetza Komunitarioa_ Hezitzaileentzako formakuntzarekin. Non? ADSIS Lanbide Heziketa Eskolan ( Donostia – Bidebieta) Eta maiatzak formakuntza irekia antolatuko dugu!!! kontatuko 💬 Informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan !! info@sorginlore.eus
Gehiago irakurri...ERAKUSKETA: emakumeen indarra era parte-hartzailean birpentsatzen.
35 emakumerekin batera, hainbat dinamikaren eta argazkiaren bidez indarrari buruz hausnartu ondoren, erakusketa bat aurkezten dugu. Era honetan, emakumeen indarra aitortu eta hari lekua eman nahi diogu, haien irudikapen anitzetan eta iruditegi nagusia zalantzan jarriz. Gure bizipen, identitate eta jarreren aniztasunetik, desikasiz eta ikasiz goaz, indarra sortzen duten gako eta jarraibideak antzemanez: norberaren gorputzak,…
Gehiago irakurri...Tailerra eta argazki saioa parte-hartzaileak
Indartzua zarela esango zenuke? Inoiz transmititu dizute horrelakoa zarela? Zer ulertzen duzu indarrez? Beharrezkotzat jotzen duzu gizonezkoen indar-ereduari jarraitzea espazioak okupatzeko? Emakumeok askotarikoak gara, indarrari buruzko gure bizipen, ideia eta irudikapenak diren bezalakoak. Tailer batera gonbidatzen zaitugu. Hainbat dinamikaren bidez, indarraren zentzuaz gogoeta egingo dugu, eta, Nagore Legarretaren eskutik, argazkiaren bidez proiektatzen dugun indar-irudia aztertuko…
Gehiago irakurri...Emakumeen Indarra lantzen
Rol naturalizatuen eta emakumeei, femeninoari, lotutako atributuen barruan, ez da indarra agertzen – kontzeptu hori fisikoari, oldarkortasunari, botereari eta maskulinoari lotuta egon ohi da -. Oro har, zaila egiten zaigu geure indarra identifikatzea eta harekin erlazionatzea, bai eta ahizpatasuna indar-iturri gisa baloratzea ere; aitzitik, besteak zaintzeko sakrifizioan erakutsitako indarra miresten dugu. Zer da indarra? Zerk…
Gehiago irakurri...FORMAZIOA – Komunikazio Feminista
Komunikazio-arau, -eduki eta -estilo nagusiak matxismoaren eraginpean daude. Baina komunikazioak femeninoaren eta maskulinoaren inguruko iruditegi sozialak indartzen dituen neurri berean, funtsezko eginkizuna izan lezake diskriminazioak eta desberdinkeriak gainditzeko. Horretarako, ezinbestekoa da geure burua prestatzea, desikastea, gure eta beste pertsonen abiapuntuaz zein komunikazioaren eraginaz ohartzea, diskriminazio-egoerak eta jarraibideak identifikatzea, eta tresnak eta mekanismoak sortzea gure iritzia…
Gehiago irakurri...Komikiak – Emakumeen Indarra
Sorginloretik, Axpi eta Mokuepo ilustratzaileekin lankidetzan berdintasunaren aldeko orri-markatzaile hauek sortu ditugu. Ekimen hau Komunikazio Herrikoia Feminista: Emakumeen Indarra lan ildoaren baitan dago. Eraldaketa bidean bagaude ere, gure kulturan eta eguneroko komunikazioan matxismoa sakonki errotuta dago. Gure ustez, hori desmuntatze aldera beste iruditegia sortu eta normalizatu behar da, emakumeen aniztasunean, askatasunean, gaitasunetan eta indarran oinarrituta.…
Gehiago irakurri...> Aniztasunean Elkarguneak
Aniztasuna errealitatea da, ñabardura askoko errealitate aberasgarria. Maiz, ordea, aurreiritzietan eta diskriminazioan oinarrituta bizitzen dugu. Kalean elkar gurutzatzen dugu eta ez dugu elkar begiratzen; agian guneak eta ibilbideak partekatzen ditugu, baina ordutegi, lagun, plan, kezka eta aukera ezberdinekin. Halere, ziurrenik gauza asko izango ditugu komunean. Topaketa, pertsonen arteko hurbilketa zuzena, harridura eta irrifarra aurreiritzi horiek…
Gehiago irakurri...LAB – Aniztasunean elkarguneak
Aniztasunean elkarguneak – LAB pertsonen arteko elkartze, aitortza eta aurkikuntza sustatzen duen dinamika parte-hartzailea eta ludiko bat da. Aniztasuna errealitatea da, ñabardura askoko errealitate aberasgarria. Gure talde edota eremuen barne aniztasun hau aurkitzen dugu eta aldi berean, gure ohiko taldetatik kanpo ustekabean antzekotasunak aurki ditzazkegu. Ze animatzen ? Noiz: Azaroak 29 ostirala Ordua: 11:30tan Non:…
Gehiago irakurri...