Ibilbidea
Emakumeok* kultura (Ber)Eratzen Komunikazio Feministaren Ikuspegitik
Komunikazioa gertaera kultural gisa, pertsonak garen heinean hautemateko, ulertzeko, imajinatzeko eta jarduteko dugun moduekin lotuta dago. Berbaldiak, irudiak eta esanahiak ekoizteko prozesu soziala da eta honetan irudikapen sozial nagusiak gailentzeko joera izaten dute. Zentzu honetan, azken urtean burututako hainbat ekimenek1 matxismoa gure kulturan oso errotuta dagoela berretsi digute eta baita komunikazioaren eremu guztiak zeharkatzen dituela ere,…
Gehiago irakurri...Ikerketa: Komunikazio matxistaren bizipenak.
Erresistentzia eta eraldaketa estrategia 2018ko udazkenean Gipuzkoako testuinguruan matxismok komunikazioan duen presentzia eta eraginaren diagnosia burutzeko asmoz ikerketa bat hasi genuen. Horretarako aipatutako errealitatea espazio-denbora horretan kokatzen ziren emakumeen bizipen eta subjektibitateetan oinarritu ginen. Era berean, iruditeria eta irudikapen sozialen ekoizpenean aldaketak sortzen dituzten joeren eta osagaien banakako eta talde mailako hausnarketa lortu nahi genuen,…
Gehiago irakurri...