KOMUNIKAZIO HERRIKOIA FEMINISTA TAILERRA: Esanahiak eta erantzunak elkarrekin sortzen
Polita zarelako lortu duzu hau...
Orain bikotea duzula, umeak laster ezta?
Bakarrik zoazte?
Non dago zuzendaria? Eta teknikaria?
Zu “pasa”, total ez da ezer, ez egin kasurik...
Utzi makina hori, lagunduko zaitut!
Txantxa bat besterik ez da neska, “qué estrecha”!
Azaroa inguruan proposatutako inkestaren erantzunetan horrelako asko agertu dira: emakumeok gure egunerokotasunean, bai lanean, bai etxean, lagun artean edota kalean... entzun behar izan ditugun hitzak,
iradokizunak, aholkuak... askotan horien aurrean isilik geratu gara, ohituta edo amorratuta, erantzun egokirik aurkitu gabe, irribarre eginez.
Pertsonen arteko komunikazioan matxismoak islatzen dira, sistema heteropatriarkalean euskarrituta. Bakoitza gure ezaugarri eta testuinguruaren arabera, deseroso sentitu gara. Ez da komunikabidetan
edota publizitatean soilik gertatzen. Antolakuntza sozial demokratiko batean, parte-hartzea berdintasunean ematen dela suposatzen da: baina ez da horrela batzuen iritziak, ezagutzak, gorputzak eta aukerak ez badira errespetatzen, azpi-toki mugatu batean kokatzen badira, hori berezkoa balitz bezala. Hainbat ezaugarri eta arrazoi direla-eta pertsona ezberdinei gertatzen zaie; guk emakumeetan jarri nahi dugu arreta bereziki.
Jaso ditugun erantzun guztiak eskertu nahi ditugu, oso aberasgarria izan da hainbeste iritzi eta bizipen irakurtzeko aukera izatea. Hurrengo ekintzei forma emateko garaian horiek hartu ditugu abiapuntu. Hain zuzen ere, proposatzen dizuegun tailerra honetan datza: identifikatutako egoera zehatz hauetako batzuetara erantzun alternatiboak, baikorrak, zehatzak eta proaktiboak sortzeko topagunea, beste emakume batzuekin batera.
Zure ideiak, proposamenak, hitzak partekatu nahi, emakumeak garen aldetik esanahiak eta diskurtsoak berri ditzagun?
Gonbidatuta zaude, ongi etorria izango zara. Martxoak 26an 18.30tan Donostiako Emakueen etxean
Han ikusten gara !!!
Ta izena emateko eta edozein konturako jarri gurekin harremanetan; info@sorginlore.eus / 629 74 28 07