Modu hezkidetzailean lan egin nahi duten hezitzaileentzako orientabideak

HezkiErak: Modu hezkidetzailean lan egin nahi duten hezitzaileentzako orientabideak

Hezitzaileentzako, gogoeta eta ariketa dokumentua.

ZER DA?

Hemen deskargatzeko aukera duzun  dokumentua, Sorginlore eta Ikertzek azken urteetan hezkidetzaren arloan gidatu dituzten prozesu desberdinen ondorioetako bat da.
Bertan hezkuntza formal eta ez formaleko hamaika eragileei (Berritzeguneak, unibertsitateak, gaztelekuetako  hezitzaileak, ikastetxe eta lanbide heziketa zentroak, eragile feministak…) galdera hau luzatu diegu: “Zer da modu hezkidetzaile batean lan egiteko, bai edo bai, kontuan izan behar duguna?” eta erantzunak, jarraian jasotzen diren edukiak sortzeko oinarri izan dira.

ZERTARAKO?

Indarrean dagoen marko juridikoa1 eta II. hezkidetza plana2 jarraituz, gizarte eraldaketarantz eta hezkuntza feminista baterantz pausoak emateko.

NORENTZAT?

Gazteekin hezkuntza formal edo ez formalean diharduten hezitzaileentzat.

 

Babesleak: eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia eta Donostiako Udala