Paradisu ihes-gela

Play Video

ORION 10 astez, 100 saio

Irailaren 23an zabalduko da Paradisu ihes-gela Orion. Azaroaren 30era arte, 10
astez egongo da Iturriaga Jauregian, eta guztira 100 saio eskainiko dira. Paradisua
ezagutu gabe geratuko zara?

Zer da Paradisua?

Zein da aske, lasai, harro sentitzen garen lekua, taldea, momentua? Alaia da? Kezka eragiten digu? Urrun ikusten dugu, ala gertu?
Zein kolore du paradisuak? Badu kolorerik? Usainik? Soinurik? Bero egiten al du bertan? Batzuen paradisua besteen infernua izan daiteke? Edo sua, goxo-goxo egotea, paradisua da?

Zer ote da paradisua? Nire paradisua ondokoaren paradisua ere bada? Bilatu egiten dugu? Bakarra dago? Paradisura iritsitakoan, bertan geratu nahiko dugu, edo ihes egin?

Segur aski, Paradisu ihes-gela ez da espero duzuen hori, edo bai, nork daki! Argi dagoena da, ondo pasatuko duzuela, eta ateratzerakoan (ateratzea lortzen baduzue, jakina!), paradisu, leku, momentu, egoera hori zuen bizipenen artean geratuko dela.

Eman izena!

  • Noiz? Irailaren 23tik azaroaren 30era. Asteazkenetik ostiralera, arratsaldez, eta larunbatetan, egun osoan. Jardueraren estreinaldia Orion izango da eta, ondoren, urtarriletik martxora, Beasainen egongo da zabalik.
  • Nola? Elkartu lagun talde bat (2-5 pertsona) eta hartu doan zure txanda Orioko turismo-bulegoan edo Paradisu ihes-gelaren atarian.
  • Non? Iturriaga Jauregian (Kale Nagusia 17, Orio) edo ihesgelapedagogikoa.eus
  • Norentzat? Gazteentzat eta paradisua ezagutu nahi duten guztientzat. Irailaren 16an zabalduko da izen-ematea. Zatoz, gozatu eta ea 60 minutuan irtetea lortzen duzun!
  • Kostea ? muxu truk

Lantaldea

Paradisu ihes-gela Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur Elkarteak antolatu dute, eXperientziak Elkartearekin eta Ana Orozko arte-zuzendariarekin elkarlanean. Orioko Udalarekin osatutako proiektua da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa jaso du.