PLAZerA ihes-gela
PLAZerA ihes-gela jarduera, Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur elkarteak antolatzen dugu, eXperientziak elkartea eta Ana Orozko arte zuzendariarekin batera, Zumaiako Udalarekin elkarlanean eta eLankidetza: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesari esker. HezkierErak proiektuaren barne!!
PLAZerA. Zer da plazera? Zerk eragiten digu? Non plazaratzen dugu? Zein da plazerren plaza? Nora eraman gaitzake plazerak? Denbora eta espazioan neurtu daiteke?
Plazerrek guztion egunerokotasunean duten presentzia antzemateko gai izango zarete edo plazer hutsean galduko zarete?
PLAZerA ihes gela, seguraski, ez da izango espero duzuen hori, edo bai, nork daki! Argi dagoena da, ondo pasako duzuela! Ateratzerakoan, denboraren barruan irtetea lortzen baduzue noski, kontatuko diguzue, plaza, leku, momentu edo egoera horretan bizitakoa!
Plazerren plazara sartzeko zentzumenak adi eta prest izan beharko dituzue: Taldean elkartu, erne egon eta salto egin ezazue PLAZerA ihes-gelara! Galdera, erronka eta bizipen anitzak topatuko dituzue bidean eta gogoratu: Lehenengo urratsak eramango zaituzte edo ez zaituzte eramango nahi duzuen lekura, baina zaudeten lekutik mugituko zaituzte ziur! PLAZerA ihes-gela pedagogikora sartzea erraza da, ateratzea, ez hainbeste ordea!
PLAZerA ihes gelan parte hartu nahi baduzu, aukera izango duzu Zumaian:
- Noiz? Urriaren 3tik martxoaren 29ra.
- Nola? Elkartu lagun talde bat (2-5 pertsona) eta hartu zure txanda, irailaren 26tik urriaren 3ra Gaztegunean, edo urriaren 4tik aurrera ihesgelapedagogikoa.eus
- Non? Bonbillobekoa Kalea, 7 . Zumaia
- Norentzat? 12 urtetik gorako gazte, heldu, lagun, ezagun talde guztientzat!
Izena eman, gozatu eta ea lortzen duzuen 60 minututan PLAZerA ihes-gela-tik ateratzea!!
KONTAKTUA
Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian
629 74 28 07
info@sorginlore.eus