Posts Tagged ‘emakumeenIndarra’
Emakumeen Indarra-Hernani
Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-ko eta Hernaniko AEK-ko ikasleekin eta AMHER-ko Emakumeen Taldeko kideekin batera Emakumeen Indarrari buruz hausnartu eta partekatu dugu hainbat tailerretan. Irudiaren bidez eta Nagore Legarretaren eskutik indarraren gure irudikapena aztertu dugu baita ere. Lan horren fruituak dira orain aurkezten ditugun bideo eta koadernoa. Hauen bidez, emakumeen indarra aitortu eta bere lekua eman…
Gehiago irakurri...ERAKUSKETA: emakumeen indarra era parte-hartzailean birpentsatzen.
35 emakumerekin batera, hainbat dinamikaren eta argazkiaren bidez indarrari buruz hausnartu ondoren, erakusketa bat aurkezten dugu. Era honetan, emakumeen indarra aitortu eta hari lekua eman nahi diogu, haien irudikapen anitzetan eta iruditegi nagusia zalantzan jarriz. Gure bizipen, identitate eta jarreren aniztasunetik, desikasiz eta ikasiz goaz, indarra sortzen duten gako eta jarraibideak antzemanez: norberaren gorputzak,…
Gehiago irakurri...Tailerra eta argazki saioa parte-hartzaileak
Indartzua zarela esango zenuke? Inoiz transmititu dizute horrelakoa zarela? Zer ulertzen duzu indarrez? Beharrezkotzat jotzen duzu gizonezkoen indar-ereduari jarraitzea espazioak okupatzeko? Emakumeok askotarikoak gara, indarrari buruzko gure bizipen, ideia eta irudikapenak diren bezalakoak. Tailer batera gonbidatzen zaitugu. Hainbat dinamikaren bidez, indarraren zentzuaz gogoeta egingo dugu, eta, Nagore Legarretaren eskutik, argazkiaren bidez proiektatzen dugun indar-irudia aztertuko…
Gehiago irakurri...Emakumeen Indarra lantzen
Rol naturalizatuen eta emakumeei, femeninoari, lotutako atributuen barruan, ez da indarra agertzen – kontzeptu hori fisikoari, oldarkortasunari, botereari eta maskulinoari lotuta egon ohi da -. Oro har, zaila egiten zaigu geure indarra identifikatzea eta harekin erlazionatzea, bai eta ahizpatasuna indar-iturri gisa baloratzea ere; aitzitik, besteak zaintzeko sakrifizioan erakutsitako indarra miresten dugu. Zer da indarra? Zerk…
Gehiago irakurri...Komikiak – Emakumeen Indarra
Sorginloretik, Axpi eta Mokuepo ilustratzaileekin lankidetzan berdintasunaren aldeko orri-markatzaile hauek sortu ditugu. Ekimen hau Komunikazio Herrikoia Feminista: Emakumeen Indarra lan ildoaren baitan dago. Eraldaketa bidean bagaude ere, gure kulturan eta eguneroko komunikazioan matxismoa sakonki errotuta dago. Gure ustez, hori desmuntatze aldera beste iruditegia sortu eta normalizatu behar da, emakumeen aniztasunean, askatasunean, gaitasunetan eta indarran oinarrituta.…
Gehiago irakurri...