Posts Tagged ‘pedagogia feministak’
FORMAZIOA – Komunikazio Feminista
Komunikazio-arau, -eduki eta -estilo nagusiak matxismoaren eraginpean daude. Baina komunikazioak femeninoaren eta maskulinoaren inguruko iruditegi sozialak indartzen dituen neurri berean, funtsezko eginkizuna izan lezake diskriminazioak eta desberdinkeriak gainditzeko. Horretarako, ezinbestekoa da geure burua prestatzea, desikastea, gure eta beste pertsonen abiapuntuaz zein komunikazioaren eraginaz ohartzea, diskriminazio-egoerak eta jarraibideak identifikatzea, eta tresnak eta mekanismoak sortzea gure iritzia…
Gehiago irakurri...Guk proposatzen dugu!!
Guk proposatzen dugu prozesu eta bizipen parte- hartzailea, hezitzailea eta ahalduntzailea da, non gazteek modu kolektiboan eraikitzen eta zabaltzen dituzte gizartea eraldaketarako proposamen desberdinak, kultura parte-hartzaile, feminista eta inklusiboa barneratuz. Prozesu hau martxan jarri dugu Elizaran ikastetxean. Hauxe da beraien proposamena, eta zuek proposamenik?? Jarri gurekin harremanetan !!
Gehiago irakurri...Komikiak – Emakumeen Indarra
Sorginloretik, Axpi eta Mokuepo ilustratzaileekin lankidetzan berdintasunaren aldeko orri-markatzaile hauek sortu ditugu. Ekimen hau Komunikazio Herrikoia Feminista: Emakumeen Indarra lan ildoaren baitan dago. Eraldaketa bidean bagaude ere, gure kulturan eta eguneroko komunikazioan matxismoa sakonki errotuta dago. Gure ustez, hori desmuntatze aldera beste iruditegia sortu eta normalizatu behar da, emakumeen aniztasunean, askatasunean, gaitasunetan eta indarran oinarrituta.…
Gehiago irakurri...Emakumeok* kultura (Ber)Eratzen Komunikazio Feministaren Ikuspegitik
Komunikazioa gertaera kultural gisa, pertsonak garen heinean hautemateko, ulertzeko, imajinatzeko eta jarduteko dugun moduekin lotuta dago. Berbaldiak, irudiak eta esanahiak ekoizteko prozesu soziala da eta honetan irudikapen sozial nagusiak gailentzeko joera izaten dute. Zentzu honetan, azken urtean burututako hainbat ekimenek1 matxismoa gure kulturan oso errotuta dagoela berretsi digute eta baita komunikazioaren eremu guztiak zeharkatzen dituela ere,…
Gehiago irakurri...Eguneroko matxismoarekin, zer?
Hementxe duzue, Maitane Seguroa eta Gregoreta – Beatriz Egizabalen arteko elkarrizketa. Matxismoari aurre egiteko , feminismoa aukera.
Gehiago irakurri...Mahai ingurua – Komunikazioa Feminismotik Eraldatzen
MAIATZAK 30 / 18.30 / EMAKUMEEN ETXEA – ERRENTERIA Sentitu al duzu inoiz orokortzat eta normaltzat ematen den umorea, iruditegia eta harremantzeko erak ez zaituztela ordezkatzen, ez zarela bertan eroso sentitzen? Pentsatu al duzu inoiz ez zarela bakarrik ama, bikote edo alaba? Beste rolak eta lekuak dituzula, izan nahi dituzula, aukera eta asma ditzakezula? Akaso erreferenteak…
Gehiago irakurri...KOMUNIKAZIO HERRIKOIA FEMINISTA TAILERRA: Esanahiak eta erantzunak elkarrekin sortzen
Polita zarelako lortu duzu hau… Orain bikotea duzula, umeak laster ezta? Bakarrik zoazte? Non dago zuzendaria? Eta teknikaria? Zu “pasa”, total ez da ezer, ez egin kasurik… Utzi makina hori, lagunduko zaitut! Txantxa bat besterik ez da neska, “qué estrecha”! Azaroa inguruan proposatutako inkestaren erantzunetan horrelako asko agertu dira: emakumeok gure egunerokotasunean, bai lanean, bai…
Gehiago irakurri...Komunikazio Herrikoia Feminista
Komunikazio Herrikoiak jomuga bezala du, aipatutako prozesu sozial hegemonikoei erresistentzia edo eraldaketa, sinboliko den horretan lehiatuz eta zentzu komunak eraikiz, imajinario sozialetan finkatutako hegemonikoen desberdinak; horretarako, partaidetza eta interakzioa oinarri ditu. Komunikazio Herrikoia, neurri batean, hezkuntza-praktika bat da, ikaskuntza kolektiboko prozesuak eragiten dituelako, desnaturalizatzeko estigmatizatzen diguten diskurtsoak; eta hortik abiatuz, beste diskurtsoak eraiki, giza…
Gehiago irakurri...