" BIDE ERALDATZAILEAK HELMUGAN"
Sorginloren antolaketa eta komunitatearen eremuetan berrikuntzak ekartzeko asmoz, errealitatera egokitzen diren metodologia praktikoak erabiltzen ditugu, betiere ekitatea eta jasangarritasuna abiapuntu dituzten balore eta irizpideetan oinarritutakoak, eta aldi berean, egunerokotasunean eta esparru estrategikoan erraz txertatu daitezkeenak.
LAN ILDOAK
ESKU-HARTZE MOTAK
AHOLKULARITZA:
Prozesu parte-hartzaileak diseinatu eta bide-lagun izan, horien egokitasuna, zilegitasuna eta egokitasuna ziurtatzeko, kultura, belaunaldi eta genero ikuspegia zeharkakotuz prozesuetan eta helburuetan.
- Berdintasunerako eta genero-berdintasunaren aldeko planak. Emakundek homologatutako aholkularitza-elkartea.
- Beharren diagnostikoa, sistematizazioa eta ebaluazio parteartzaileak.
- Materialak eta dokumentuak, plan estrategikoak, sareak eta aliantzak, intzidentzia-planak definitzeko eta abian jartzeko prozesuak.
FORMAZIOA:
Bizipenezkoa eta praktikoa, talde edo entitate bakoitzaren egunerokoan eta estrategikoan gako berritzaileak eta eraldatzaileak txertatzeko gaitasunak areagotzera eta erronka pertsonal eta kolektiboei ekitera bideratua.
- Berdintasuna, hezkidetza, komunikazio feminista, nola txertatu genero ikuspegia...
- Parte-hartze integrala, partaidetza komunitarioa, ekintza komunitarioa...
- Kultuarteko bizikidetza feminista.
DINAMIZAZIOA:
Eraikuntza kolektiboa, parte hartzeko metodologia eta teknika malgu eta pertsonalizatuen bidez, taldearen beharretara eta ezaugarrietara egokituak eta prozesuaren eta/edo saio/ekitaldi bakoitzaren helburuak modu eraginkorrean lortzera bideratuak.
- Jardunaldiak, tailerrak, jakin-trukeak, topaketak eta/edo biltzarrak dinamizatzea eta koordinatzea.
- Materialak eta dokumentuak, plan estrategikoak, sareak eta aliantzak, eragin-planak definitzeko eta abian jartzeko prozesuak dinamizatzea.
- Gizarte eraldaketarako eta kulturarteko bizikidetza feminista espazioak dinamizatzea.
NOLA
"ELKARREKIN ERRONKA KOLEKTIBOETARAKO ERANTZUN ERAGINKORRAK DEFINITZEN"